XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Pastoralak Nafarroako Margaritak sartarazi bazituen Zuberoan, 16. mendekoak dirateke (A. Léon).

- Gaiztoen deiturak pastoraletan (turkak), Europa turkoen beldurrez zegoen denbora batetara eramaten gaitu, hots, Konstantinoplako (1453) eta Lepanteko (1571) batailen arteko urteetara, (G. Hérelle).

- 16. mendearen hondarrean, turkeriak Europako teatroan agertzen direlarik irri egin arazteko dira, eta, beraz, pastoraletako turkeriak aitzinagokoak dirateke (P. Lafitte).

- Buchonek joan den mendean baitzioen Saffores, errejent atharraztarraren etxean, Clovis izeneko pastorala erosi zuela, eta kopia hura 1.500.ekoa zela, gizon hori Artxiboetako Inspektore izanik, eta lan horietan ikasia, haren lekukotasuna ezin baztertuzkoa da (T. Peillen).

Oihenartek, 17. mendearen erditsuko esku izkribu batetan, ehun bat urte lehenago Donibane Garazin, pastoral bat, Artzain gorria izenekoa, emana izan zela baitio, ordukotz pastoralak bazirela uste izateko da (P. Lafitte, P. Urkizu).